Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Apirila 2007

second lifen gidaliburua

amalzal 29/04/2007 @ 21:39

Duela egun batzutik ona "Second Life, The Official Guide" liburua irakurtzen ari naiz. Gidaliburua ona suertatzen ari da Second Life zertan datzan jakin nahi duenarentzat. Atal desberdinetan gai konkretuak jorratzen dira: nola eraiki, nola kudeatu inbentarioa, nola aldatu avatarraren itxura...

Gehien interesatzen zitzaidan ataletako bat ordea, nahiko konplikatua iruditu zait nire ulermen xumearentzat. LSL edo Second Lifen erabiltzen diren scriptentzako lengoaiari buruzko atala, ez da besteak bezain ulerterraza. Beste pertsona batzuk ditut xede bezala, programaitzaileak, alegia.

Hala ere, eta liburu erdia irakurrita daramadala, merezi du liburuak. Ingelesa menderatzen baduzu eta merke erosi nahi baduzu, hemen duzu aukera on bat Play.com dendan. Erresuma Batutik jasoko duzue zuen alea.

atzoko festa

amalzal 25/04/2007 @ 20:35

Atzoko festa ez zen behar bezala atera. Alde batetik arazo teknikoak izan ziren. Lag gehiegi eta bertaratzeko arazoak izan zituen jendeak. Hau eragozpen handiegia da Euskarian Etxean, eta espero dugu laister konpondu ahal izatea.

Beste alde batetik, giroa ere ez beste munduko ezer izan. Ez dakit, jendea ez zegoen bereziki animatua eta tamalez, festa beste leku batera mugitu zen. Guztion gustuko izan ez zen dantzaleku batera. Batzuk Euskarian Etxera bueltatu ginen eta ni behintzat, goizean goiz esnatu behar dudanez, berehala joan nintzen ohera.

Euskarian Etxearentzat ideiak onak behar dira eta aurrera eramateko prest dagoen jendea.

Hori ikasi nuen bart.

asteazkenetako mantenimendua

amalzal 25/04/2007 @ 14:21

Second Life itzali dute arratsaldeko 15etatik, gaueko 21ak arte. Honen ondoren, 1.15.0 bertsiora eguneratu beharko dela esaten dute.

Gehiago irakurri Second Life blog ofizialean. 

aktore/aktoresa bila

amalzal 22/04/2007 @ 18:20

Elros Tuominenek abixu hau bidali digu Eukarians taldekoei:

Kaixo guztioi, Maiatzaren 17-an gertakizun bat ospatuko da gure lurraldean, horretarako, euskeraz hitz egiten duten aktoreak behar ditugu...
ANIMATU ZAITEZTE!!!

Beraz, badakizue, aktore-aktoresa birtualak izateko sekulako aukera duzue oraingoan.

Entsaiuak gauean izango dira eta parte hartu nahi baduzue, IM bat bidali behar diozue Asturkon Jua-ri.

euskarians etxe berriaren inaugurazioa

amalzal 19/04/2007 @ 10:48

Asko kostata baina lortu dugu: azkenean badaukagu gure Euskarian egoitza kokatzeko lurra! Hau ospatu beharra dago. Horregatik deialdi bat egiten dizuegu hurrengo asteartean, apirilak 24ean, GMT 22:00etan Euskariansen etxe berria inauguratzeko.

**EUSKARIANS ETXE BERRIAREN INAUGURAZIOA!**

Ez ahaztu zuen lagunak ekartzea!

Badakizue, hau da helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70

etena bihar

amalzal 17/04/2007 @ 10:05

Ia asteazkenero bezala, bihar arratsaldean, Second Lifek ez du funtzionatuko bertsio berriketa dela eta. Ea zenbat aldatzen. Ez dakit Linux klienteak ere aldaketarik jasango ote duen. Sei ordukoa izango da etena, beraz, itzuli zaitezte zuen lehenengo bizitzara eta gozatu.

Honen berri gehiago, Second Lifeko blogean.

euskarian etxea

amalzal 15/04/2007 @ 18:54

Habiatutako Euskal Etxea alde batera utzi eta lan konpartituago batera mugitzeko ordua heldu da. Euskarians taldekoen artean 1024 metro karratuko lurra erosi dugu eta bertan etxe bat eraiki. Pixkanaka txukundu eta apaindu beharko dugu eta noski, bizitza eman ekimen desberdinen bidez.

Denbora honetan irabazi ditudan Linden dolarren zenbateko handi bat jarri dut proiektu berri honetan. Ea guztion artean gauza polit bat egiteko parada dugun.

Beraz, hemendik aurrera ahaztu Etxe Zaharra eta izan ongi etorriak Euskarian Etxera. Hemen duzue helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70

second life ubuntutik

amalzal 14/04/2007 @ 14:51

Bart arratsaldean Ubuntu instalatu nuen nire ordenagailuan. Gaur eguerdian lortu dut wifi konexioa abiatzea eta egin dudan lehenengo gauzetako bat Linuxerako Second Life klientea jeistea izan da. Ez dago problema berezirik, nahiz eta alpha bertsioan egon. Momentuz. Arazoren bat topatzen baldin badut, esango dizuet.

Ubuntu rules!

PD: lehengoan aipatu nizuen trikimailua erabiltzeko, Ctl+Shift+Alt+D shortcut-a erabili beharko duzue.

euskaldunak asturias kolonizatzen

amalzal 10/04/2007 @ 19:46

Asturiarrek oso komunitate majoa daukate Second  Lifen. Beraien sedea hemen duzue, Aotearoan. Gaur harritu nauena zera da, euskaldunek pixkanaka Asturias txiki hau kolonizatu dutela. Bertan Labeineko bulego bat topa dezakezue, Seguros Bilbaoko beste bat, eta euskal produktuen postu bat ere badago bertan.

Beraz, El Cafetoneko festekin disfrutatzeaz gain (egunero dute aitzakiren bat), baduzue zertan galdu denbora ere bai. Lokalak dituzue alokatzeko, baina tamalez, prim muga oso baxua da. 15 prim bakarrik.

Noizko euskal lurralde bat?

uholdeak beroketa globalaren aurka

amalzal 10/04/2007 @ 07:58

Kanpaina eder bat eman zen lehengoan Second Lifen beroketa globalaren aurka. Tokio, Amsterdam eta Ibizak uholdeak jasan zituzten. Mezua zera zen: "Bigarren bizitza bat izan dezakezu. Baina bigarren bizitza hori bizitza errealean bizi behar duzu".

Iturria: Houtlust 

Informazio gehiago: National Geographic 

lan bat topatu

amalzal 09/04/2007 @ 20:38

Second Lifen lana dago. Gutxi, egia da. Gaizki ordaindua, hori ere egia da. Baina zorte pixka batekin, iaioa baldin bazara eta denbora baldin baduzu, zerbait topatu dezakezu. Hona hemen bigarren bizitzan eduki ditzakezun lanetako batzuk:

  • Escort: ejem, emagalduak dira Second Lifen diru gehien irabazten dutenak. Edo hori esaten dute behintzat. 800L$ irabazi ditzakete minutu gutxi batzutan.
  • Host: zenbait dantzalekutan anfitrioiak behar izaten dituzte bertaratutakoei ongi etorria eman eta festak animatzeko. Nekagarriegia niretzat, baina aukera bat da.
  • DJ: dantzalekuetarako beste aukera bat, musika ona jartzen baldin badakizu, eta nola jarri ere bai (streaming bidez, suposatzen dut).
  • Dantzariak: gehienetan barra batean malabarismoak egin beharko dituzu eta sexy xamarra izan beharko duzu. Bestetan, ezta hori ere, baina gutxiago kobratuko duzu. Propinak ere jaso ditzakezu.
  • Garbitzaileak: hauek hori egiten dute... garbitu. 3L$ jaso ditzakezu 10 minuturo.
  • Segurtasun pertsonala: leku batean bakea mantentzea lan zaila izan daiteke, baina gehienetan ez da problemarik izaten. Gehienetan, ez beti.
  • Diseinatzaile eta programatzaileak: honetarako ezagutzak behar dira, baina beno, behin hauek dituzula, probetxu atera iezaiezu.
  • Irakasleak: zaila da Linden Labs-en irakasle zertifikatua izatea. Gainera, zure ikastaroetan gutxienez bost ikasle bildu beharko dituzu eta Lindenekoek zure programa onartu beharko dute.

Kontutan eduki kasu askotan lan ordutegi bat izango duzula. Eta gehienetan EEBB-etako ordutegia jarraitzen denez, zure loari orduak kendu beharko dizkiozula. Bilatzailearen "Classifieds" aukeran "Jobs" aukeratu. Ea zer topatzen duzun...

norberak eginiko gauzak saldu

amalzal 09/04/2007 @ 17:14

Trebea zara? Talentua duzu? Zerbait paregabea bururatu zaizu? Oso ondo, orduan, saldu ezazu dirua irabazteko. Gauza salduenen artean arropa, ile apainak, objektuak, etab. daude. Nola saldu? Modu errazena merkatal zentru batean lekutxo bat alokatzea da eta bertan ezarri saldu nahi dituzun gauzak. Badira nahiko alokairu merkeak duten zentruak, baina normalean, bisita gutxi dituztenak dira. Eta noski, ez bisitarik ez badago, ez duzu asko salduko. Niri hori gertatu zitzaidan nire elastikoekin (ez ziren beste munduko ezer, egia esan).

Kontuan hartu egin nahi duzun ia edozertarako testurak igo beharko dituzula, eta igotze bakoitzagatik 10L$ ordaindu beharko dituzula. Kontuan hartu baita ere, zure dendak duen prim (3D primitiboak) muga. Ezingo dituzu nahi adina objektu jarri dendan.

Bestelako moduak daude zure gauzak saltzeko. Ikerketa eginez gero, topatuko dituzu.

camping aulkiak

amalzal 09/04/2007 @ 17:06

Second Lifen dirua irabazteko modu arruntenetakoa da. Kasino batera joan eta bertako "camping chair"-etako batean eseri. Aurrean duzun makinan jokatu beharko duzu eta bertan eserita egon denbora zikloak amaitu arte. Normalean 10L$ ordaindu  beharko dituzu jokatzeko eta 50 minutu barru, 20L$ irabaziko dituzu aulkitik altxatzen ez bazara. Hau da, 10 minuturo 4L$ irabaziko dituzu. Eta zorte pixka batekin, makinan bi irudi errepikatzen badira (tabernetako tragaperretan bezala), 20L$ irabaziko dituzu momentuan. Beno, 10L$, 10L$ jokatu dizulako. Esaten denez, ez duzu diru asko irabazten, ordenagailua piztuta daukazulako eta konexioa ordaintzen duzulako, beraz, beste eserita zauden bitartean beste edozein gauza egiten ari baldin bazara, hobeto.

Adi egon zikloak amaitzean aulkitik altxako zarelako, eta "away" baldin bazaude denbora luzez, aulkitik botako zaituztelako. Azkeneko hau ekiditeko, lehengoan aipatu nuen trikimailua gomendatzen dizut.

dancepad eta camp master-ak

amalzal 09/04/2007 @ 16:25

Behin 30 egun baino gehiago igaro dituzunean (eta money tree-en aukera alde egin dizunean), zer egin? Bi aukera emango dizkizut ezer egin gabe dirua irabazteko. Paregabeak lanean zauden bitartean erabiltzeko ;)

Dancepad: Zenbait dantzaleku, gune komertzial eta kasinotako zoruan topatuko dituzun zirkulotxo koloredunak dira. Denetatik dago, ondo ordaintzen dutenak eta gaizki ordaintzen dutenak. Denbora muga dutenak eta mugarik gabekoak (hauek oso preziatuak dira). Normalena 10 minutu dantzatzen egoteagatik 2 linden dolar irabaztea da.

Camp Master: Kasino gutxi batzutan topatuko dituzu eta oso ondo datoz dirua irabazteko beste modu batekin konbinatzen badituzu (camping aulkiekin, adibidez). Panel hori batzuk dira eta bi botoi dituzte. Log in jartzen duen botoiari sakatu eta dirua irabazten hasiko zara. Panelean ikusiko duzu nola ordaintzen duten (2L$/10min, 3L$/15min,...). Egunean irabazi dezakezun dirua mugatua da (30 edo 40 L$ genienetan) eta Camp Master berean logeaturik egon daitezkeen pertsonak ere mugatuak dira (15 bat edo).

Aukera hauek erabiltzeko, askotan zauden lekuaren taldearen partaide izan beharko duzu (abixatuko zaituzte beharrezkoa baldin bada eta nola egin zaitezkeen talde horretako partaide) eta talde hori aktibaturik eduki beharko duzu (kurtsorea avatarraren gainean jarri, arratoiaren eskubiko botoia sakatu eta Groups aukerari eman, bertan dagokion taldea aukeratu eta "activate" botoia sakatu).

Ez da lan handia, ezta?

money tree

amalzal 09/04/2007 @ 16:04

Bigarren aldiz jaio zinenetik 30 egun igaro ez badira -hau da Second Lifen 30 egun baino gutxiago badaramatzazu-, zenbait lekutan "money tree" edo diruaren zuhaitzak delakoak erabili ditzakezu.

Jarri bilatzailean "money tree" eta hor izango dituzu zure lehenengo sosak. 25 bat linden dolar emango dizkizu zuhaitz bakoitzak egunean. Hasiera xume bat besterik ez da.

dirua irabazi nahian

amalzal 09/04/2007 @ 15:32

Egunkari eta aldizkari askotan ikusiko zenuten nola gutxi batzuk sekulako dirutza egin duten mundu birtual honetan eta noski, zuek ere horietako bat bilakatu nahi izango duzue. Ba... oso zaila da. Eta are zailagoa orain.

Onartu dezagun, hemen dirua irabazi dutenak, Real Lifen (benetako bizitzan) bezala, espekulatzaile inmobiliarioak dira. Lur eta etxeak merke zeudenean erosi eta garesti daudenean saldu dituztenak. Horietako bat izatea zaila da norberaren poltsikotik (benetako poltsikotik) dirurik jarri gabe. Eta niri bezala zuri ere Second Lifen euroak gastatzea tontakeria bat iruditzen bazaizu, bestelako aukera apalagoen bila hasi beharko duzu:

  • Money tree (edo diruaren zuhaitzak)
  • Dancepad eta Camp Masterrak
  • Camping aulkiak
  • Norberak eginiko gauzak saldu
  • Lan bat topatu

Hauen inguruan hitz egingo dut hurrengoetan.

Norberak bere buruari egin beharreko lehenengo galdera, Linden Dolarrak zertan gastatu nahi dituen da. Avatarra polit-polit jartzeko bada, ez duzu diru askorik beharko. Lurra edo etxeren bat erosi nahi baduzu, hortan bai, gogor ekin beharko diozu lanari.

Pazientzia behar da, benetako bizitzan bezala.

gau guztia kanpeatzen

amalzal 01/04/2007 @ 11:18

Second Lifen dirua irabazteko moduetako bat kasinoetan "camping" egitea izan ohi da. Kasino batera joan, makina horietako batean eseri, 10L$ ordaindu eta bertan eserita egotea. Hamar minuturo 3 edo 4L$ ordainduko dizute horregatik. Baina ezer egin gabe eserita egotea nahiko aspergarria izan ohi denez, ordenagailuan beste gauza batzuk egiten egotea gomendatzen dizut. Edo bestela, "away" egoera itzaltzea. Hori baita "kanpeatzearen" arazo nagusiena. Aktibitate falta badago, aulkitik bota egiten zaituztela.

Horri aurre egiteko, trikimailutxo bat aurkitu dut gaur secondlifespain-en foroan:

Cntrl+Alt+D > Client aukera agertuko zaizu goiko menu barran > Character > Character Tests > X Go away/AFK when idle

Ez dut oraindik probatu baina azkeneko aukera horri "X"-a kendu behar zaiola uste dut. Bihar probatuko dut. Ez badu funtzionatzen esango dizut. Kontu izan zenbait camping aulkitan zikloak daudela eta nahiz eta eserita egon, zikloak amaitu ondoren, altxa egingo zarela. Baina badaude mugarik gabeko eserleku eta dantzalekuak (azkar ibili, berehala betetzen baitira).

Iturria: secondlifespaineko foroa