Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: dirua

lan probetxugarriagoak

amalzal 06/06/2007 @ 20:03

Azken bolada honetan, kanping egiteaz zertxobait nazkaturik nabil eta lan probetxugarriagoak bilatzen ari naiz. Denbora gutxi eskatzen didaten lanak, noski. Lehenengo bizitza, lehenengo beti.

Beno eta ez zait batere gaizki joan, egia esan. Gutxi saiatuta bi lan desberdin topatu ditut. Alde batetik, itzultzaile gisa. Talde desberdinetan nago itzultzaile moduan eta ingelesetik espainolera itzultzeagatik ordaintzen didate. Lan polita da, momentuz Second Life-eri buruzko artikuluak itzuli ditut Hello Second Life aldizkarirako.

Itzulpen hauek egiteaz gain, Ella Sartre-ren itzultzaile taldean ere hartu naute. Hizkuntza askotarako itzulpenak egiten dira bertan. Ea zenbat lan eman didan honek... Badakizue, itzulpenak nahi izanez gero, IM bat bidali Ana Courier-eri. Hau da, niri.

Eta azkenik, Recruiter bezala ere kontratatu naute People Pool-en. Hau da, jendeari lana topatzen, elkarrizketak egiten, etab. egiteko. Ez da munduko lanik onena baina 60L$ ordaintzen dute orduro. Honen berri gehiago bihar izango dut.

Jarraituko dut informatzen...

lan bat topatu

amalzal 09/04/2007 @ 20:38

Second Lifen lana dago. Gutxi, egia da. Gaizki ordaindua, hori ere egia da. Baina zorte pixka batekin, iaioa baldin bazara eta denbora baldin baduzu, zerbait topatu dezakezu. Hona hemen bigarren bizitzan eduki ditzakezun lanetako batzuk:

  • Escort: ejem, emagalduak dira Second Lifen diru gehien irabazten dutenak. Edo hori esaten dute behintzat. 800L$ irabazi ditzakete minutu gutxi batzutan.
  • Host: zenbait dantzalekutan anfitrioiak behar izaten dituzte bertaratutakoei ongi etorria eman eta festak animatzeko. Nekagarriegia niretzat, baina aukera bat da.
  • DJ: dantzalekuetarako beste aukera bat, musika ona jartzen baldin badakizu, eta nola jarri ere bai (streaming bidez, suposatzen dut).
  • Dantzariak: gehienetan barra batean malabarismoak egin beharko dituzu eta sexy xamarra izan beharko duzu. Bestetan, ezta hori ere, baina gutxiago kobratuko duzu. Propinak ere jaso ditzakezu.
  • Garbitzaileak: hauek hori egiten dute... garbitu. 3L$ jaso ditzakezu 10 minuturo.
  • Segurtasun pertsonala: leku batean bakea mantentzea lan zaila izan daiteke, baina gehienetan ez da problemarik izaten. Gehienetan, ez beti.
  • Diseinatzaile eta programatzaileak: honetarako ezagutzak behar dira, baina beno, behin hauek dituzula, probetxu atera iezaiezu.
  • Irakasleak: zaila da Linden Labs-en irakasle zertifikatua izatea. Gainera, zure ikastaroetan gutxienez bost ikasle bildu beharko dituzu eta Lindenekoek zure programa onartu beharko dute.

Kontutan eduki kasu askotan lan ordutegi bat izango duzula. Eta gehienetan EEBB-etako ordutegia jarraitzen denez, zure loari orduak kendu beharko dizkiozula. Bilatzailearen "Classifieds" aukeran "Jobs" aukeratu. Ea zer topatzen duzun...

norberak eginiko gauzak saldu

amalzal 09/04/2007 @ 17:14

Trebea zara? Talentua duzu? Zerbait paregabea bururatu zaizu? Oso ondo, orduan, saldu ezazu dirua irabazteko. Gauza salduenen artean arropa, ile apainak, objektuak, etab. daude. Nola saldu? Modu errazena merkatal zentru batean lekutxo bat alokatzea da eta bertan ezarri saldu nahi dituzun gauzak. Badira nahiko alokairu merkeak duten zentruak, baina normalean, bisita gutxi dituztenak dira. Eta noski, ez bisitarik ez badago, ez duzu asko salduko. Niri hori gertatu zitzaidan nire elastikoekin (ez ziren beste munduko ezer, egia esan).

Kontuan hartu egin nahi duzun ia edozertarako testurak igo beharko dituzula, eta igotze bakoitzagatik 10L$ ordaindu beharko dituzula. Kontuan hartu baita ere, zure dendak duen prim (3D primitiboak) muga. Ezingo dituzu nahi adina objektu jarri dendan.

Bestelako moduak daude zure gauzak saltzeko. Ikerketa eginez gero, topatuko dituzu.

camping aulkiak

amalzal 09/04/2007 @ 17:06

Second Lifen dirua irabazteko modu arruntenetakoa da. Kasino batera joan eta bertako "camping chair"-etako batean eseri. Aurrean duzun makinan jokatu beharko duzu eta bertan eserita egon denbora zikloak amaitu arte. Normalean 10L$ ordaindu  beharko dituzu jokatzeko eta 50 minutu barru, 20L$ irabaziko dituzu aulkitik altxatzen ez bazara. Hau da, 10 minuturo 4L$ irabaziko dituzu. Eta zorte pixka batekin, makinan bi irudi errepikatzen badira (tabernetako tragaperretan bezala), 20L$ irabaziko dituzu momentuan. Beno, 10L$, 10L$ jokatu dizulako. Esaten denez, ez duzu diru asko irabazten, ordenagailua piztuta daukazulako eta konexioa ordaintzen duzulako, beraz, beste eserita zauden bitartean beste edozein gauza egiten ari baldin bazara, hobeto.

Adi egon zikloak amaitzean aulkitik altxako zarelako, eta "away" baldin bazaude denbora luzez, aulkitik botako zaituztelako. Azkeneko hau ekiditeko, lehengoan aipatu nuen trikimailua gomendatzen dizut.

dancepad eta camp master-ak

amalzal 09/04/2007 @ 16:25

Behin 30 egun baino gehiago igaro dituzunean (eta money tree-en aukera alde egin dizunean), zer egin? Bi aukera emango dizkizut ezer egin gabe dirua irabazteko. Paregabeak lanean zauden bitartean erabiltzeko ;)

Dancepad: Zenbait dantzaleku, gune komertzial eta kasinotako zoruan topatuko dituzun zirkulotxo koloredunak dira. Denetatik dago, ondo ordaintzen dutenak eta gaizki ordaintzen dutenak. Denbora muga dutenak eta mugarik gabekoak (hauek oso preziatuak dira). Normalena 10 minutu dantzatzen egoteagatik 2 linden dolar irabaztea da.

Camp Master: Kasino gutxi batzutan topatuko dituzu eta oso ondo datoz dirua irabazteko beste modu batekin konbinatzen badituzu (camping aulkiekin, adibidez). Panel hori batzuk dira eta bi botoi dituzte. Log in jartzen duen botoiari sakatu eta dirua irabazten hasiko zara. Panelean ikusiko duzu nola ordaintzen duten (2L$/10min, 3L$/15min,...). Egunean irabazi dezakezun dirua mugatua da (30 edo 40 L$ genienetan) eta Camp Master berean logeaturik egon daitezkeen pertsonak ere mugatuak dira (15 bat edo).

Aukera hauek erabiltzeko, askotan zauden lekuaren taldearen partaide izan beharko duzu (abixatuko zaituzte beharrezkoa baldin bada eta nola egin zaitezkeen talde horretako partaide) eta talde hori aktibaturik eduki beharko duzu (kurtsorea avatarraren gainean jarri, arratoiaren eskubiko botoia sakatu eta Groups aukerari eman, bertan dagokion taldea aukeratu eta "activate" botoia sakatu).

Ez da lan handia, ezta?

money tree

amalzal 09/04/2007 @ 16:04

Bigarren aldiz jaio zinenetik 30 egun igaro ez badira -hau da Second Lifen 30 egun baino gutxiago badaramatzazu-, zenbait lekutan "money tree" edo diruaren zuhaitzak delakoak erabili ditzakezu.

Jarri bilatzailean "money tree" eta hor izango dituzu zure lehenengo sosak. 25 bat linden dolar emango dizkizu zuhaitz bakoitzak egunean. Hasiera xume bat besterik ez da.

dirua irabazi nahian

amalzal 09/04/2007 @ 15:32

Egunkari eta aldizkari askotan ikusiko zenuten nola gutxi batzuk sekulako dirutza egin duten mundu birtual honetan eta noski, zuek ere horietako bat bilakatu nahi izango duzue. Ba... oso zaila da. Eta are zailagoa orain.

Onartu dezagun, hemen dirua irabazi dutenak, Real Lifen (benetako bizitzan) bezala, espekulatzaile inmobiliarioak dira. Lur eta etxeak merke zeudenean erosi eta garesti daudenean saldu dituztenak. Horietako bat izatea zaila da norberaren poltsikotik (benetako poltsikotik) dirurik jarri gabe. Eta niri bezala zuri ere Second Lifen euroak gastatzea tontakeria bat iruditzen bazaizu, bestelako aukera apalagoen bila hasi beharko duzu:

  • Money tree (edo diruaren zuhaitzak)
  • Dancepad eta Camp Masterrak
  • Camping aulkiak
  • Norberak eginiko gauzak saldu
  • Lan bat topatu

Hauen inguruan hitz egingo dut hurrengoetan.

Norberak bere buruari egin beharreko lehenengo galdera, Linden Dolarrak zertan gastatu nahi dituen da. Avatarra polit-polit jartzeko bada, ez duzu diru askorik beharko. Lurra edo etxeren bat erosi nahi baduzu, hortan bai, gogor ekin beharko diozu lanari.

Pazientzia behar da, benetako bizitzan bezala.

gau guztia kanpeatzen

amalzal 01/04/2007 @ 11:18

Second Lifen dirua irabazteko moduetako bat kasinoetan "camping" egitea izan ohi da. Kasino batera joan, makina horietako batean eseri, 10L$ ordaindu eta bertan eserita egotea. Hamar minuturo 3 edo 4L$ ordainduko dizute horregatik. Baina ezer egin gabe eserita egotea nahiko aspergarria izan ohi denez, ordenagailuan beste gauza batzuk egiten egotea gomendatzen dizut. Edo bestela, "away" egoera itzaltzea. Hori baita "kanpeatzearen" arazo nagusiena. Aktibitate falta badago, aulkitik bota egiten zaituztela.

Horri aurre egiteko, trikimailutxo bat aurkitu dut gaur secondlifespain-en foroan:

Cntrl+Alt+D > Client aukera agertuko zaizu goiko menu barran > Character > Character Tests > X Go away/AFK when idle

Ez dut oraindik probatu baina azkeneko aukera horri "X"-a kendu behar zaiola uste dut. Bihar probatuko dut. Ez badu funtzionatzen esango dizut. Kontu izan zenbait camping aulkitan zikloak daudela eta nahiz eta eserita egon, zikloak amaitu ondoren, altxa egingo zarela. Baina badaude mugarik gabeko eserleku eta dantzalekuak (azkar ibili, berehala betetzen baitira).

Iturria: secondlifespaineko foroa