Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: ekimenak

euskadi uhartea jaio da

amalzal 27/07/2007 @ 20:33

Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, antza denez.

Ea denborarekin edukiz eta giro onez betetzen den uhartea.

Momentuz disfruta ezazue gure lur zatitxo honetan topa daitezkeenak ikusten: http://slurl.com/secondlife/Euskadi/134/132/37 

hostalia second lifen

amalzal 02/06/2007 @ 15:34

Hostalia hosting enpresak honako prentsa oharra bidali dit, zuei zabaltzeko:

Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri batean kokatua.
Argibide gehiago, hemen:
www.hostalia.com/second-life
Koordenatuak:
Atopa Rui - 51 / 173 / 22

aktore/aktoresa bila

amalzal 22/04/2007 @ 18:20

Elros Tuominenek abixu hau bidali digu Eukarians taldekoei:

Kaixo guztioi, Maiatzaren 17-an gertakizun bat ospatuko da gure lurraldean, horretarako, euskeraz hitz egiten duten aktoreak behar ditugu...
ANIMATU ZAITEZTE!!!

Beraz, badakizue, aktore-aktoresa birtualak izateko sekulako aukera duzue oraingoan.

Entsaiuak gauean izango dira eta parte hartu nahi baduzue, IM bat bidali behar diozue Asturkon Jua-ri.

euskarians etxe berriaren inaugurazioa

amalzal 19/04/2007 @ 10:48

Asko kostata baina lortu dugu: azkenean badaukagu gure Euskarian egoitza kokatzeko lurra! Hau ospatu beharra dago. Horregatik deialdi bat egiten dizuegu hurrengo asteartean, apirilak 24ean, GMT 22:00etan Euskariansen etxe berria inauguratzeko.

**EUSKARIANS ETXE BERRIAREN INAUGURAZIOA!**

Ez ahaztu zuen lagunak ekartzea!

Badakizue, hau da helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70

euskarian etxea

amalzal 15/04/2007 @ 18:54

Habiatutako Euskal Etxea alde batera utzi eta lan konpartituago batera mugitzeko ordua heldu da. Euskarians taldekoen artean 1024 metro karratuko lurra erosi dugu eta bertan etxe bat eraiki. Pixkanaka txukundu eta apaindu beharko dugu eta noski, bizitza eman ekimen desberdinen bidez.

Denbora honetan irabazi ditudan Linden dolarren zenbateko handi bat jarri dut proiektu berri honetan. Ea guztion artean gauza polit bat egiteko parada dugun.

Beraz, hemendik aurrera ahaztu Etxe Zaharra eta izan ongi etorriak Euskarian Etxera. Hemen duzue helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70

uholdeak beroketa globalaren aurka

amalzal 10/04/2007 @ 07:58

Kanpaina eder bat eman zen lehengoan Second Lifen beroketa globalaren aurka. Tokio, Amsterdam eta Ibizak uholdeak jasan zituzten. Mezua zera zen: "Bigarren bizitza bat izan dezakezu. Baina bigarren bizitza hori bizitza errealean bizi behar duzu".

Iturria: Houtlust 

Informazio gehiago: National Geographic