Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: erabilgarriak

bilatzailearen garrantzia

amalzal 29/03/2007 @ 08:51

second_life_bilatzailea.jpg

Second Lifera iristen den edonork duen lehenengo galdera izan ohi da "eta orain, zer egin behar dut?". Mundu guztia duzu zure aurrean eta ez dakizu nondik hasi. Zure inguruan dauden zu bezalako izaki galduak topatzen dituzu eta ezin diezu haiei galdetu. Ez baitakite ezer.

Horregatik, bilatzailea benetan erabilgarria suertatzen da. Zertarako? Ba lekuak, pertsonak, taldeak, iragarki klasifikatuak, lur salmentak, gertakizunak eta nahi duzun adina non dagoen jakiteko eta bertara teletransportatzeko.

Honela hasten da guztia, zin dagizuet. Bilaketak finak dira batzutan, beste batzutan ez hainbeste. Baina pentsatu beti Second Life Internet grafiko bat dela. Eta Interneten Google erabiltzen duzuen bezala, Second Lifen ere beharrezkoa suertatzen dela bilatzailea.

Beraz, arnasa hartu eta pazientzia izan. Ez zara ezer berria egiten ari.

qavimator-ekin euskal dantzak egiten

amalzal 27/03/2007 @ 10:58

Lehengoan, eta kasualitatez ia beti bezala, QAvimator programa topatu nuen. Kode askea du, eta oraindik alpha egoeran izan arren, nahiko ondo dago. Zertarako? Second Lifen animazioak egiteko. Eta zer arraio, igande arratsalde batean ondo pasatzeko.

Zertan ibili nintzen? Tontoarena egiten. Euskal dantzak ez dira sekula nire trebetasunetako bat izan. Arin-arina ere ez dakit dantzatzen (fandagoan gelditu nintzen, lehenengo ikasgaian) baina lagunei ikusitakoa gogoratzen saiatu nintzen. Honela jaio zen euskal dantza1 animazioa. Nire lehenengo animazioa. Eserlekutik zutituz, mugimendua ahal zen einean gogoratuz eta ordenadore aurrean berriz eseriz X, Y, Z ardatzekin liatuz... Arratsalde euritsu baterako sekulako entretenimendua.

Emaitza hobetu daiteke, noski.