Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: euskaldunak

euskadi uhartea jaio da

amalzal 27/07/2007 @ 20:33

Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, antza denez.

Ea denborarekin edukiz eta giro onez betetzen den uhartea.

Momentuz disfruta ezazue gure lur zatitxo honetan topa daitezkeenak ikusten: http://slurl.com/secondlife/Euskadi/134/132/37 

bigarren bizitza irratia.com-en

amalzal 13/06/2007 @ 19:12

Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren.

Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean.

Entzun HEMEN

kzgunea

amalzal 10/05/2007 @ 19:23
kzgunea.jpg

Hau sorpresa, Ikatz Beck jaunak KZgunera eraman nau eta han aurkitu naiz Euskal Erkidegoko forma duen uharte batean. Bertan euskal kutsuko etxeak daude eta KZgune txiringito bat erdi-erdian. Lan galanta hartu dute eraikitzen, baina oraindik ez dakit edukiz bete ote duten. Gehiago ikertu beharko dut.

Hau duzue Slurl-a: http://slurl.com/secondlife/KZgunea/142/144/22

Eguneraketa: Wow! Kontxako barandilla eta estropadak!