Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: hausnarketak

politikoak eta second life

amalzal 05/05/2007 @ 23:41

Gaur jakin dut Gaspar Llamazaresek, Ezker Batuko buruak, baduela bere avatarra Second Lifen. Aurreko hauteskundeetan blogek zeresana (gutxi, baina zertxobait) eduki bazuten, maiatzaren 27an Second Lifen politikariek zeregina topatuko zutela uste zuten batzuek. Ba ez da honela.

Llamazares baita Second Lifen agertu den gure inguruko lehenengo politikaria -Segolene, Le Pen eta Sarkozy alde batera utzita-. Pena bat, Euskal Herriko plantel patetikoko norbait agertuko balitz, esango nizkiolako bospasei egi. Batez ere Udal eta Foru hauteskunde hauetan.

Ausartuko al da norbait?

atzoko festa

amalzal 25/04/2007 @ 20:35

Atzoko festa ez zen behar bezala atera. Alde batetik arazo teknikoak izan ziren. Lag gehiegi eta bertaratzeko arazoak izan zituen jendeak. Hau eragozpen handiegia da Euskarian Etxean, eta espero dugu laister konpondu ahal izatea.

Beste alde batetik, giroa ere ez beste munduko ezer izan. Ez dakit, jendea ez zegoen bereziki animatua eta tamalez, festa beste leku batera mugitu zen. Guztion gustuko izan ez zen dantzaleku batera. Batzuk Euskarian Etxera bueltatu ginen eta ni behintzat, goizean goiz esnatu behar dudanez, berehala joan nintzen ohera.

Euskarian Etxearentzat ideiak onak behar dira eta aurrera eramateko prest dagoen jendea.

Hori ikasi nuen bart.

dirua irabazi nahian

amalzal 09/04/2007 @ 15:32

Egunkari eta aldizkari askotan ikusiko zenuten nola gutxi batzuk sekulako dirutza egin duten mundu birtual honetan eta noski, zuek ere horietako bat bilakatu nahi izango duzue. Ba... oso zaila da. Eta are zailagoa orain.

Onartu dezagun, hemen dirua irabazi dutenak, Real Lifen (benetako bizitzan) bezala, espekulatzaile inmobiliarioak dira. Lur eta etxeak merke zeudenean erosi eta garesti daudenean saldu dituztenak. Horietako bat izatea zaila da norberaren poltsikotik (benetako poltsikotik) dirurik jarri gabe. Eta niri bezala zuri ere Second Lifen euroak gastatzea tontakeria bat iruditzen bazaizu, bestelako aukera apalagoen bila hasi beharko duzu:

  • Money tree (edo diruaren zuhaitzak)
  • Dancepad eta Camp Masterrak
  • Camping aulkiak
  • Norberak eginiko gauzak saldu
  • Lan bat topatu

Hauen inguruan hitz egingo dut hurrengoetan.

Norberak bere buruari egin beharreko lehenengo galdera, Linden Dolarrak zertan gastatu nahi dituen da. Avatarra polit-polit jartzeko bada, ez duzu diru askorik beharko. Lurra edo etxeren bat erosi nahi baduzu, hortan bai, gogor ekin beharko diozu lanari.

Pazientzia behar da, benetako bizitzan bezala.

zer da second life?

amalzal 25/03/2007 @ 12:19

Bideo hau nahiko ezaguna egin da. Four Eyed Monsters film independientearen estreinua egin zen Second Lifen, eta egileek bideo hau oparitu ziguten, Second Life zer den hobeto ulertzeko, nahiz eta ingelesez egon.

grancomo second lifen inguruan

amalzal 25/03/2007 @ 12:01

Orain dela egun batzuk Grancomo blogariak artikulu interesgarri pare bat utzi zizkigun Second Lifen iturri eta aintzindarien inguruan. Alde batetik, Metaverso delakoaren azalpen bat eta bestetik, mundu birtualak Second Life baino lehen.

Hemen dituzue :
El origen de Second Life: El Metaverso
La vida virtual antes de Second Life