Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: trikimailuak

gau guztia kanpeatzen

amalzal 01/04/2007 @ 11:18

Second Lifen dirua irabazteko moduetako bat kasinoetan "camping" egitea izan ohi da. Kasino batera joan, makina horietako batean eseri, 10L$ ordaindu eta bertan eserita egotea. Hamar minuturo 3 edo 4L$ ordainduko dizute horregatik. Baina ezer egin gabe eserita egotea nahiko aspergarria izan ohi denez, ordenagailuan beste gauza batzuk egiten egotea gomendatzen dizut. Edo bestela, "away" egoera itzaltzea. Hori baita "kanpeatzearen" arazo nagusiena. Aktibitate falta badago, aulkitik bota egiten zaituztela.

Horri aurre egiteko, trikimailutxo bat aurkitu dut gaur secondlifespain-en foroan:

Cntrl+Alt+D > Client aukera agertuko zaizu goiko menu barran > Character > Character Tests > X Go away/AFK when idle

Ez dut oraindik probatu baina azkeneko aukera horri "X"-a kendu behar zaiola uste dut. Bihar probatuko dut. Ez badu funtzionatzen esango dizut. Kontu izan zenbait camping aulkitan zikloak daudela eta nahiz eta eserita egon, zikloak amaitu ondoren, altxa egingo zarela. Baina badaude mugarik gabeko eserleku eta dantzalekuak (azkar ibili, berehala betetzen baitira).

Iturria: secondlifespaineko foroa

bilatzailearen garrantzia

amalzal 29/03/2007 @ 08:51

second_life_bilatzailea.jpg

Second Lifera iristen den edonork duen lehenengo galdera izan ohi da "eta orain, zer egin behar dut?". Mundu guztia duzu zure aurrean eta ez dakizu nondik hasi. Zure inguruan dauden zu bezalako izaki galduak topatzen dituzu eta ezin diezu haiei galdetu. Ez baitakite ezer.

Horregatik, bilatzailea benetan erabilgarria suertatzen da. Zertarako? Ba lekuak, pertsonak, taldeak, iragarki klasifikatuak, lur salmentak, gertakizunak eta nahi duzun adina non dagoen jakiteko eta bertara teletransportatzeko.

Honela hasten da guztia, zin dagizuet. Bilaketak finak dira batzutan, beste batzutan ez hainbeste. Baina pentsatu beti Second Life Internet grafiko bat dela. Eta Interneten Google erabiltzen duzuen bezala, Second Lifen ere beharrezkoa suertatzen dela bilatzailea.

Beraz, arnasa hartu eta pazientzia izan. Ez zara ezer berria egiten ari.

hitz arrotzak I

amalzal 25/03/2007 @ 13:03

Second Lifen erabiltzen diren zenbait hitz arrotz egingo zaizkio erabiltzailerari iritsi bezain pronto.

Avatar (abatar euskaraz?): beno, tira, hau ez da hain arrotza. Zu islatzen zaituen panpina da.
Grid: Mundua, hau bezain sinplea. Eta hau bezain konplikatua era berean.
HUD: ingelesez Heads Up-Display delakoa. Zure pantailara atxikitzen den objektu bat da, zure avatar-era atxikitu ordez. Bideo azalpena hemen.
Landmark: Leku interesgarriak markatzeko tresna. Inbentorioan gordetzen da eta nahi duzunean (edo funtzionatzen duenean itzuli zaitezke bertara).
Script: objektuen zerbait egin dezaten (berdin du zer) script bat izan behar dute. Programazioa da eta Second Lifen erabiltzen den programazio hizkuntzan egina dago (LSL, Linden Scripting Language)

Gehiago daude eta pixkanaka azaltzen saiatuko naiz blog honetan.