qavimator-ekin euskal dantzak egiten
Lehengoan, eta kasualitatez ia beti bezala, QAvimator programa topatu nuen. Kode askea du, eta oraindik alpha egoeran izan arren, nahiko ondo dago. Zertarako? Second Lifen animazioak egiteko. Eta zer arraio, igande arratsalde batean ondo pasatzeko.
Zertan ibili nintzen? Tontoarena egiten. Euskal dantzak ez dira sekula nire trebetasunetako bat izan. Arin-arina ere ez dakit dantzatzen (fandagoan gelditu nintzen, lehenengo ikasgaian) baina lagunei ikusitakoa gogoratzen saiatu nintzen. Honela jaio zen euskal dantza1 animazioa. Nire lehenengo animazioa. Eserlekutik zutituz, mugimendua ahal zen einean gogoratuz eta ordenadore aurrean berriz eseriz X, Y, Z ardatzekin liatuz... Arratsalde euritsu baterako sekulako entretenimendua.
Emaitza hobetu daiteke, noski.

Zabaldu
del.icio.us