lan bat topatu
Second Lifen lana dago. Gutxi, egia da. Gaizki ordaindua, hori ere egia da. Baina zorte pixka batekin, iaioa baldin bazara eta denbora baldin baduzu, zerbait topatu dezakezu. Hona hemen bigarren bizitzan eduki ditzakezun lanetako batzuk:
- Escort: ejem, emagalduak dira Second Lifen diru gehien irabazten dutenak. Edo hori esaten dute behintzat. 800L$ irabazi ditzakete minutu gutxi batzutan.
- Host: zenbait dantzalekutan anfitrioiak behar izaten dituzte bertaratutakoei ongi etorria eman eta festak animatzeko. Nekagarriegia niretzat, baina aukera bat da.
- DJ: dantzalekuetarako beste aukera bat, musika ona jartzen baldin badakizu, eta nola jarri ere bai (streaming bidez, suposatzen dut).
- Dantzariak: gehienetan barra batean malabarismoak egin beharko dituzu eta sexy xamarra izan beharko duzu. Bestetan, ezta hori ere, baina gutxiago kobratuko duzu. Propinak ere jaso ditzakezu.
- Garbitzaileak: hauek hori egiten dute... garbitu. 3L$ jaso ditzakezu 10 minuturo.
- Segurtasun pertsonala: leku batean bakea mantentzea lan zaila izan daiteke, baina gehienetan ez da problemarik izaten. Gehienetan, ez beti.
- Diseinatzaile eta programatzaileak: honetarako ezagutzak behar dira, baina beno, behin hauek dituzula, probetxu atera iezaiezu.
- Irakasleak: zaila da Linden Labs-en irakasle zertifikatua izatea. Gainera, zure ikastaroetan gutxienez bost ikasle bildu beharko dituzu eta Lindenekoek zure programa onartu beharko dute.
Kontutan eduki kasu askotan lan ordutegi bat izango duzula. Eta gehienetan EEBB-etako ordutegia jarraitzen denez, zure loari orduak kendu beharko dizkiozula. Bilatzailearen "Classifieds" aukeran "Jobs" aukeratu. Ea zer topatzen duzun...

Zabaldu
del.icio.us