bihar euskadi irratian
Bihar goizean goiz, ia denak oraindik lo zaudetenean (zorionez) Euskadi Irratiko "Goiz kronikan" agertuko da nirea den ahots bat Second Lifen inguruan hizketan. Badakit, hitz-motela naiz, asko trabatzen naiz eta ez ditut txorradak besterik esaten. Baina zer egingo diot, deitu egin didate! Beraien errua da!

Zabaldu
del.icio.us
Kaixo, Ana. Zure bloga deskubritu berri dut eta interesgarria dirudi. SecondLife ere tresna berria da niretzat. Egia esateko, arazo teknikoak direla medio (uste dut), ezin izan naiz SecondLife-en mundu birtual horretara sartu. Hori dela eta, laguntza eskatzeko idazten dizut. Kontua zera da: programa deskargatu eta instalatu dut dagoeneko, baina 'escritorio'-an agertzen den 'Acceso directo'-ari eman ondoren ez zait lehiorik zabaltzen. Ez da ezer zabaltzen, baina ordenagailua itzaltzerakoan esaten dit martxan dagoela SeconLife programa. Misterioa. Zergatik izan daiteke? Badakit blog hau ez dela laguntza teknikoak eskatzeko, baina bueno... Dena den, mila esker. Eta segi blogarekin.
UM
hum. oso arraroa da hori. emaiozu control + alt + supr -eri eta ikusi martxan ote den. egonez gero, "pasar a"-ri eman.
ez dakit, nik jadanik lanean bakarrik erabiltzen dut Windows...