bigarren bizitza irratia.com-en
Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren.
Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean.
Entzun HEMEN

Zabaldu
del.icio.us
Animo Ana denon artea euskal komunitatea indartuko dugu!!!
Apa,
Lehenik eta behin animoak ematea. Irrati-comeneko elkarrizketa entzuten egon naiz eta GNU/Linuxen eta Second Liferen inguruan gauza pare bat galdetuko nahi nizkizuke, batez ere, ezaugarri minimoen inguruan.
Badakit hau ez dela lekurik hoberena hau jartzeko, baina ez dut blogean leku hoberik aurki.
Mila esker. agur bat. aitiba
Kaixo Aitiba!
Egun hauetako batean idatziko dut artikulu bat horren inguruan. Nik Ubuntu Feisty erabiltzen dut etxean SL-rekin eta problema txikia ematen ditu zenbait texturekin etab. Baina bestela, primeran eta arazorik gabe.
Hori bai, bideoa ikusteko Quicktime-ekin arazorik ote dagoen ez dut probatu.
Apa Ana,
Ubuntu Feisty erabiltzen duzula ikusita (ni ere bai :) ) hemen nire galdera:
Orain dela hilabete edo probatu nuen second life nire portatilean. 512MB RAM ditu eta 128MB konpartitutako txartel grafikoa. Honekin joko pantailazoka zioan eta oso mantxo. Badakizu zein diren hardware betebehar minimoak? nola egin dezaket jokoa azkarro joateko?
Mila esker. Agur bat! aitiba
hum. nik 1024ko memoria daukat eta zuk bezala 128mb-ko txartel grafikoa. beraz, arazoa memorian dagoela dirudi. second lifen linux bertsioa beti alpha da, beraz, ez oso egonkorra. berez, eta windowserako, 256ko memoria eskatzen du gutxienez eta ez dut uste hori linuxen oso desberdina denik (mac-erako 512 eskatzen du). baina bi faktoreak elkartuz gero, 512ko memoria izatea eta 128k txartela, posible da zuk duzun arazoa edukitzea.